| |
Real Club de Tenis de Jolaseta, Golf Laukariz, Real Club de Golf de Zarautz, Trinkete Ibaeta eta Real Club de Tenis la Peña Vitorianan eraiki ziren Euskal Herriko lehen padelerako pistak 80. hamarkadaren erdiladean.
Federazio mailan, euskal federazioaren historia 1992an hasten da bertako jokalari eta kluben gogo eta esfortzuarekin Padeleko Bizkaiko Federazioa eratu zutenean. Horren ondorioz, eta prozedura berari jarraiki, 1993an Gipuzkoako eratu zen eta 1995ean Arabakoa.
1998tik lurralde mailako hiru federazioen helburua izan da elkarte mailako padela antolatzea eta euskal federazioa eratzea. Aipatu urtean, Euskal Zirkuituaren I . Edizioa antolatu zen, hiru lurraldetan lehiaketak antolatuz. |
|