| |
Penintsulako edozein lurraldeko edozein mailatako (adin gabeak, beteranoak, mistoak, ekipoak edo absolutuak) torneo ofizial guztietan izen-emateko derrigorrezkoa delako lizentzia.
Bestalde, lizentzia medikua asegurua ere bada (eta hori garrantzitsua da). Hori dela eta, lehiaketa ofizialetan parte hartu nahi ez baduzu ere, noizbait lagunarteko partida batean edo zuen klubeko ranking-ean lesionatzen bazarete ere gomendagarria da mediku estaldura izatea.
Azkenik, eta ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, zure lizentziarekin gure Foru Komunitatean padela garatzen laguntzen ariko zinateke. Euskal Herrian tramitatutako lizentzien diruaren zati bat, bueltan etortzen da diru-laguntzetan. Horri esker urtean zehar klubek eta Federazioak antolatutako proiektu, torneo eta lehiaketak aurrera atera daitezke. Bestela, ezinezkoa litzateke.
|
|